Amaiurren eginen dute UEUren 'Urmaelak eskolan: sortzeko pausuak eta erabilera didaktikoak' ikastaroaren saioetako bat

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 25a, 13:00
Amaiurren iazko apirilean hasi ziren putzua egiteko lanetan.

Udako Euskal Unibertsitateak "Urmaelak eskolan: sortzeko pausuak eta erabilera didaktikoak" ikastaroa antolatu du aurtengo udaberrirako. Zehazki apirilaren 30ean eta maiatzaren 7an eginen dute ikastaroa, eta bigarren saioa Amaiurren izanen da, bertako eskolan egina duten urmaelean.

Eskola inguruan urmaela sortu ahal izateko eman beharreko pausuak eta bertan jarduerak diseinatzeko modua erakutsi nahi dituzte ikastaroaren bitartez, ikastetxeetan didaktikoki erabiltzeko izan dezaketen garrantzia ezagutaraziz, bertzeak bertze.

Ikastaroa haur hezkuntzatik hasi, eta Batxilergoko irakasleetaraino dago zuzenduta, eta izena emateko esteka honen bidez egin daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun