12:30ean hasi zen emanaldia, baina ordu bat lehenago joan zen Iñigito dena prestatzeko. Musikariak bere burua aurkeztu zuen eta koreografia bat erakutsi zien haurrei. Dantzatu eta gero, Sudur gorri kopa izeneko ipuina kontatu zien musikarekin, eskola alaituz. Ondotik, ipotxen bideo bat proiektatu zuen eta jardunaldia borobiltzeko, berriz dantzatu zuten, eta magiaren bidez burbuilak agertu ziren. Eskolako ikasle eta maistrek «arras ongi» pasatu zuten.