Mahai-jokoen kutxa ibiltaria Gartzainen izanen da asteburuan

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 24a, 12:00

Heldu, gazte eta haurrendako jokoak herriz herri ibili dira otsailean, Baztango Kultura Zerbitzuaren eskutik eta herrien laguntzarekin. Azkeneko asteburuan Gartzainen txanda izanen da, otsailaren 26an eta 27an bertan izanen baita kutxa, nahi duenarendako hurbildu, begiratu eta gozatzeko. Martxoan bere ibilbidea segituko du bailarako herrietatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun