Ricardo eta Javier Zabalza Elorga erratzuarrei omenaldia eginen diete larunbatean beren sorterrian. Frankistengatik torturatuak eta fusilatuak izan ziren bi anaiak, Ricardo Lurreko Langileen Federazio Nazionaleko UGTko Idazkari Nagusia izan zen, diputatu sozialista eta Valentziako gobernadore zibila, Javier, berriz, militante sozialista.
Larunbatean izanen da oroimen ekitaldia, Baztango Udalak eta Erratzuko Herriak antolatua. Herriko plazan elkartuko dira 12:00etan, eta gereziondo bat landatuko dute, Ricardok bere azkeneko eskutitzean eskatu bezala. Bertan parte hartuko du Abel Zabalzak, bere semeak.
Ricardo Zabalza solasgai
Gainera, ortzegunean, otsailaren 24an, Ricardo Zabalzari buruzko mintzaldia eginen dute Etxelebert elkartean 20:00etan Emilio Majueloren eskutik. Zabalzari buruzko La generación del sacrificio liburuaren autorea da Majuelo, historialari eta NUPeko irakaslea.