Erreken inguruko solasaldia antolatu du Baztango Talde Ekosozialak martxoaren 17an

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 22a, 11:00

Miel Mari Elosegi mendizaina eta biologoa izanen da hizlari

'Errekak bizi-iturri… agortzen?' mintzaldia antolatu du Baztango Talde Ekosozialak. Martxoaren 17an izanen da ekitaldia, 19:00etan Arizkunenean, Miel Mari Elosegi leitzarraren eskutik, mendizaina, biologoa eta ingurugiro teknikaria.

Errekak solasgai

Talde Ekosozialak adierazi duenez, «azkeneko urteetan mendietako erreka eta iturburuei buruzko kezka pizten ari da herritarren artean. Iturburuak eta errekak agortzen ari ote diren euri guttiago egiten duelako, edo egiten duen euria desberdin egiten duelako... Aldi berean, uraren kontsumoak goiti ari duela iduri du, eta ur hori mendietako erreketatik hartzen da».

«Kezka horiek kontuan hartuta eta erreken ekosistemak bizitzarendako duen garrantzia ikusita, Miel Mari Elosegi 'Luze' mendizain eta biologoarekin mintzaldia antolatu du Baztango Talde Ekosozialak. Krisi ekologiko eta klimatiko garai honetan gure inguruan gertatzen ari diren aldaketak ulertzeko eta horietarat egokitzeko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun