Udan Saharako haurrei harrera egiteko familiak behar ditu Saharaztanek

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 21a, 11:00

Haur sahararrei harrera egiteko prestatzen hasi da Saharaztan elkartea

Oporrak bakean bizi ditzaten, Saharaztan Baztan-Bidasoako elkarteak haur sahararrak ekartzen ditu eskualdera udan urtero. Azken urteetan ezinezkoa izan da, pandemia egoeragatik, baina aurten ekimena berrartzeko asmoa adierazi dute. Hortaz, haur hauek etxean hartzeko prest dauden familiak bilatzen ari dira. Interesatuek apirilaren 15a baino lehen deitu beharko dute izena emateko, hurrengo zenbakietara: Baztanen 685 781 683 (Mertxe), Bortzirietan 646 431 435 (Lupe) eta Malerrekan 635 599 306 (Mixel).

Kontzentrazioa larunbatean

Otsailaren 26an kontzentrazioa eginen dute saharar herriaren askatasunaren alde. Elizondoko plazan elkartuko dira 11:00etan. Ondotik, 11:30ean, solasaldia izanen da, Ahmed Ettansi Equipe Mediako ekintzaile eta kazetariaren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun