Arraiozko 21 urteko gazte bat hil da gidatzen zuen ibilgailua errepidetik atera eta amildegi batetik erorita

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 16a, 06:00
Foruzaingoak jakinarazi duenez, ezbeharra atzo arratsaldeko seiak aldera gertatu zen Orabidean. Hogeita bat urteko gazteak gidatzen zuen Suzuki markako ibilgailua bidetik atera zen eta 150-200 metro inguruko tarte batean amildegi batetik behera erori zen erreka bateraino. Argazkia: Foruzaingoa.

Bizkortzeko maniobrak egin zizkioten baina ez zuten lortu

Oronozko parkeko suhiltzaileak eta inguruko mediku taldea joan ziren ibilgailua gelditu zen tokira. Berehala bihotz-birikak bizkortzeko maniobrak egin zizkioten gazteari, baina ez zuten lortu.

Hildakoaren gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntza eta Auzitegi Zientzien Institutura eraman zuten, Iruñera, autopsia egitera. Foruzaingoko Atestatu Brigadak hartu du bere gain ezbehar tragiko honen nondik-norakoak ikertzeko ardura.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun