Arima Soul
Mikel Makalak (baxua) eta Lidia Insaustik (ahotsa) sortutako Soul musika proiektu berria dugu, geroago Paul San Martin (teklatuak) eta Hilario Rodeiro (bateria) gehitu zirelarik. 70eko hamarkadako Rhythm & Blues, Soul, Funk, Groove eta Jazz taldeen eragin argia dute, baina baita estilo horietako korronte garaikideenarena, hau da, Neo-Soula. Zuzenekoetan, euskaraz abestutako abesti propioak jotzeaz gain, Soul estiloaren zenbait adierazleren bertsioak interpretatzen dituzte: Etta James, Curtis Mayfield, Marie «Queenie» Lyons…