Iruritako jubiloteka zerbitzua martxan jarri du Harremana elkarteak

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 16a, 16:00

Otsailaren 14an lehenbiziko bilera egin zuten Harremana jubilotekak eta Edurne Garro teknikariak eta ekimena ortziralean hastea erabaki zuten

Iruritako jubiloteka zerbitzua martxan paratu dute eta aste honetan eginen dute lehenbiziko saioa, ortziralean 10:00etatik 12:00etara, Erreboteko plazako Erdiz gelan. Astelehenean egin zuten lehen bilera eta taldea sortu zuten. Gehienez 12 lagun elkartuko dira jubilotekan, eta antolatzaileek nahi duena agertzera animatu dute. Hainbat jarduera eginen dituzte jubilatuek zahartze aktiboa izan dezaten; gimnasia, garapen kognitiboa (memoria), solasaldiak, kantak, karta-jokoak… Astero biltzeko asmoa adierazi dute antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun