Otsailerako jarduera gehiago prestatu dituzte Baztango Talde Feministarekin, Gazte Asanbladarekin eta Udalaren laguntzarekin. Otsailaren 18an ligoteo sanoaren inguruko tailer ez-mistoa eginen dute neskendako Arizkunenean 17:00etan. Gizonendako, berriz, maskulinitateari buruzko lantegia izanen da otsailaren 15ean eta 22an gaztetxean 18:00etatik 20:00etara, Hiruki Larroxaren eskutik.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!