Zuhaitz Eguna ospatzeko elkartu ziren atzo Baztan Ikastolako haur eta gurasoak. Ikasleek «gure ingurunea ezagutzea eta ezagutza horren bitartez gure ingurunean dauden basoak maitatzea, errespetatzea eta zaintzen ikastea» du xede egunak, eta horretarako hainbat zuhaitz landatu zituzten mendian. Gainera, Iban Larratxea basozaina izan zuten haiekin, azalpenak ematen.