Istripua arratsaldeko hiruak aldera gertatu zen eta, ageri denez, zauritutako emakumea Marin zubi inguruko zentral elektrikora ura daraman ubidearen ondoan zebilen. Inguru horretan, 50 metro inguruko mendi-mazela malkartsu batetik erori zen emakumea. Erorita zegoen tokiraino lurretik sartzerik ez zegoenez, suhiltzaileen Talde Teknikoa (Erreskate Teknikoko Taldea) helikopteroz ailegatu zen tokiraino. Erreskatatu ondotik, bertze helikoptero bat zegoen tokira eraman dute, kasu honetan helikoptero medikalizatua, eta berehala ospitalera eraman zuten.