Baztango Udala katastroko balioak eguneratzen ari da eta argibideak emateko bilkurak eginen dituzte lau kuarteletan heldu den astean

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 11a, 18:00

Baztango Udala katastroko balioak eguneratzen ari da, «5 urtetik behin egin behar bada ere 2002tik eguneratu gabe zegoelako». Udalbatzak balioen eguneratzeko proposamenari hasmentako onespena eman dio eta orain bailarako etxe guzietarat bakoitzaren ondasunen balio berria igortzen ari dira, «herritar guziak jakinaren gainean egoteko».

Honez gain, otsailaren 16tik 23ra bilkurak eginen dituzte Baztango lau kuarteletan, balioen eguneratzeari buruzko informazioa emateko. Eguneratzeaz arduratu diten Tracasa enpresako teknikariak izanen dira bilkura horietan:

  • BASABURUA: Otsailaren 16an, Anizko batzartokian 19:00etan.
  • ELIZONDOA: Otsailaren 17an, Elizondoko Arizkunenean 19:00etan.
  • BAZTANGOIZA: Otsailaren 21ean, Amaiurko Otsondo gelan 19:00etan.
  • ERBEREA: Otsailaren 22an, Iruritako Gizarte bilgunean 19:00etan.
  • Bilera gazteleraz otsailaren 23an, Udaletxeko sabaian 19:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun