Iruritan jubiloteka zerbitzua abiatzeko bilera eginen dute astelehenean

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 11a, 11:00

Otsailaren 14an Erdiz gelan bilduko dira 10:00etan proiektuari buruz solastatzeko

Iruritako Herriak jubiloteka zerbitzua martxan paratu nahi du herriko adindunei «aisialdi aktiboa lantzeko espazio bat eskaintzeko» eta «jubilatuek kulturaz, aisiaz eta giza harremanez gozatzeko kalitatezko eremu bat» izan dezaten. Bertan ariketa fisikoa, estimulazio kognitiboa, solasaldiak eta bertze hainbat jarduera eginen dituzte.

Honi buruz gehiago jakin nahi dutenentzako, bilera informatiboa eginen dute otsailaren 14an 10:00etan Erreboteko plazako Erdiz gelan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun