Baztan Iñarrosi neska* gazteen taldeak hainbat jarduera feminista antolatu ditu otsailean «gure arteko harreman zis-hetero-patriarkalak birpentsatzeko», Gazte Asanbladarekin eta udalaren laguntzarekin. Lehenbizikoa otsailaren 12an izanen da, 'San Valenthil'.
Maitasun erromantikoari buruzko tailerrarekin hasiko dute egitaraua, 17:00etan Baztango gaztetxean. 19:00etan leku berean mural bat margotuko dute, eta 21:30ean Neska* gazteen afaria eginen dute. Hiru jarduera hauek ez-mistoak izanen dira. Eguna borobiltzeko, 23:00etan gaztetxean Kai Nakairen kontzertua izanen da denendako eta ondotik guatekea eginen dute.