Baztango Berdintasun Batzordeak urteko lehenbiziko bilera eginen du bihar

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 9a, 09:00

Baztango udaletxean bilduko dira bihar 18:00etan Berdintasun plana garatzeko helburuarekin

Baztango Berdintasun Zerbitzuak urteko lehen batzorderako deialdia egin du. Bihar izanen da, otsailaren 10ean 18:00etan, eta udaletxean bilduko dira. Hainbat gai landuko dituzte bertan; lehenik aitzineko bilerako akta onartuko dute. Gero, azken hilabeteotan aitzinera eramandako prozesuen egoeraz arituko dira, hau da, Berdintasun planaren txostenaren egoeraz eta indarkeria matxistaren diagnosi eta protokoloaz. Ondotik, urteko plangintza proposamena aurkeztu eta adostuko dute eta akitzeko taldeak proposatzen duen bertze edozein gairi buruz arituko dira.

Indaurrean dauden segurtasun neurriak errespetatuko dituzte bileran eta parte hartzaileen baieztapena eskatu dute, berdintasuna@baztan.eus helbidera idatziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun