Baimenik gabe larrea erretzen aritzeagatik bi salaketa paratu zituzten atzo Baztanen

Ttipi-Ttapa 2022ko otsailaren 4a

Foruzaingoak atzo Baztanen bi salaketa jarri zituen baimenik gabe larre-erretze lanetan ibiltzeagatik. Nafarroako Gobernuko Basozainen eta Foruzaingoaren artean koordinatu ziren eta orain salaketaren espedientea ingurumenaren kontrako delitu modura bideratuko dute.

Hona zer dioen 222/2016 Foru Aginduak neguan larreak erretzeko baimenak eskatzeko prozedurari buruz:

  • Neguan sua erabili ahal izateko, prozedura honi jarraituko zaio larre naturalak eta bertze mendiko lan batzuk hobetzeko:
  • Interesdunak eskabidea aurkeztuko du Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuko Mendi Zerbitzuan.
  • Eskabidea horretarako dagoen inprimakiaren bidez eginen da. Inprimaki horren eredua foru agindu honen 3. eranskinean dago, eta sail horren erregistroan edo basozaintzako eskualde-bulegoetan eta web orrian (www.navarra.es) dago eskuragarri.
  • Eskaerarekin batera, erre nahi den finka zehatz-mehatz identifikatzen duen katastro-planoaren fotokopia aurkeztuko da.
  • Eskabideak aurkezteko epea urriaren 1etik otsailaren 1era bitartekoa izanen da (Indarraldi-oharra).
  • Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak ebatziko du eskaera, eta interesdunari, baimenaren xede diren lurrak dauden udalari, Basozaintzako langileei, Foruzaingoari, Guardia Zibilari eta Suhiltzaile Zerbitzuari jakinaraziko die.
  • Ebazpenean sua erabiltzeko baimena ematen bada, erretzeak ondorio kaltegarririk ez eragiteko beharrezkotzat jotzen diren jarraibideak eta baldintzak adieraziko dira.
  • Erretzeko baimen-ebazpena jakinarazten den momentutik eta eskatutako urte naturalaren neguko aldia (apirilaren 30a) bukatu arte emanen da.
  • Oro har, ez da emanen larre naturalak erretzeko baimenik, baldin eta ez badira gutienez 5 urte igaro larre natural horiek erre zirenetik edota bistakoa denean larre natural horiek hobetzeko badela suarekin erretzea baino egokiagoa den bertze modu bat.
  • Eguraldiagatik ezin bada baimendutako erretzea gauzatu, eskatzaileak hurrengo kanpainan egin ahal izanen du, eta, horretarako, Mendi Zerbitzuari jakinarazi beharko dio goian adierazitako epeetan, baimendutako erreketaren eskaera-zenbakia adierazita.
  • Herri-lurretan partikularrek sustatutako erreketen kasuan, eskaerak udalaren oniritzia izan beharko du (Indarraldi-oharra).
  • Arrisku handikotzat jotzen diren erretzeetan, sutearen ihesak ingurumen-balioetan, oihanaren-balioetan edo ondasun higiezinetan eragina izan dezakeelakoan, erretzeko plan bat idazteko eskatu ahal izanen da. Bertan, erretzeko eremua, preskripzio-leihoak, hura gauzatzeko laguntza-bitartekoak eta erre aitzinetik gauzatu beharreko neurriak (sasiak kentzea, lerro beltzak, etab.) adieraziko dira. Erretzea baimentzeak erretzeko plana onartzea ekarriko du. Erretzea plan honen arabera gauzatuko da. Bertan, esku hartuko duten pertsonak eta horien zeregina zehaztuko dira, baita Indarraldi-oharra ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun