Proiektuan parte hartu nahi dutenek 848 43 16 32 telefonora deitu dezakete edo ieselizo@educacion.navarra.es helbidera idatzi arduradunekin harremanetan jartzeko. Jakinarazi dutenez, buzoak, nekazaritza tresnak (aitzurrak edo motozerrak, adibidez) eta hango ikasle eta irakasleendako baliagarriak izan daitezkeen gauzak bilduko dituzte, «edozein laguntza ezer baino hobea izanen da». Lortutako materiala Ayuda contenedores GKEaren bidez bidaliko dute Afrikako CEFP Variante ikastetxera.