Etxeko eta zaintza langileendako solasaldia antolatu du Baztango Berdintasun Batzordeak larunbatean

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 2a, 11:00

Otsailaren 5ean Arizkunenean eginen dute informazio saioa, 16:00etatik 18:30era, LABeko kideen eskutik

Baztango Berdintasun Batzordeak etxeko langileendako eta zaintza lanetan ibiltzen direnendako informazio saioa antolatu du, lan-baldintzei buruz. Arantxa Ordoñez Maria eta Joseba Pagola Lima izanen dira hizlariak, LAB Nafarroa Soziokomunitarioko kideak. Otsailaren 5ean izanen da solasaldia, Arizkunenea kultur etxean 16:00etatik 18:30era, eta hainbat gai landuko dituzte; zer da etxeko langileen erregimen berezia? zein dira etxeko langileen oinarrizko lan-baldintzak? barneko eta kanpoko langileen eta egoera irregularrean dauden langileen baldintzei buruz ere arituko dira, eta kasu zehatzak azalduko dituzte, hainbat egoera aztertzeko.

Interesatuek izena eman beharko dute aldez aurretik bertaratzeko. Horretarako, eskuragarri paratu dute 613 003 634 telefono zenbakia eta berdintasuna@baztan.eus helbide elektronikoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun