Baztango Berdintasun Zerbitzuak urteko lehen batzorderako deialdia egin du. Hurrengo astean izanen da, otsailaren 10ean 18:00etan, eta udaletxean bilduko dira. Hainbat gai landuko dituzte bertan; lehenik aitzineko bilerako akta onartuko dute. Gero, azken hilabeteotan aitzinera eramandako prozesuen egoeraz arituko dira, hau da, Berdintasun planaren txostenaren egoeraz eta indarkeria matxistaren diagnosi eta protokoloaz. Ondotik, urteko plangintza proposamena aurkeztu eta adostuko dute eta akitzeko taldeak proposatzen duen bertze edozein gairi buruz arituko dira.
Indaurrean dauden segurtasun neurriak errespetatuko dituzte bileran eta parte hartzaileen baieztapena eskatu dute, berdintasuna@baztan.eus helbidera idatziz.