Elizondoko Giltxaurdi udal kiroldegiak kanpaina berria martxan paratu du gaur. Urteko edo neguko abonamendua duen edozeinek abonatu nahi duen bertze pertsona bat eramaten badu, abonatu berriak sarrera matrikula doan izanen du eta abonatuta dagoenari hilabete bateko kuota deskontatuko diote hurrengo ordainketan. Kanpaina otsailaren 15era arte egonen da irekia eta alta ematen dutenek guttienez bi urte abonatuta egoteko konpromisoa hartu beharko dute.
Lagun kanpainari buruz informazio gehiago lortzeko edo bertan izena emateko giltxaurdi.eus webgunean daude baldintza guztiak eta alta emateko bete beharreko inprimakia.