Elizondoko Antxitonea trinketean Laxoa Elkarteko bi bikotek Euskal Herriko bigarren mailako paxaka txapelketako jokatu zuten ilbeltzaren 30ean, igande goizean. Baionako Aviron taldeko bi bikote izan zituzten arerio.
Lehenbiziko partidan, Laxoa Elkarteko Manu Irigoienek eta Ioritz Zelaietak (hau Juan Mari Maiaren ordez aritu zen) 13-10 irabazi zieten Baionako Avironeko Jean J. Borda eta Eneko Zamponi.
Irigoien eta Zelaieta 2-5 eta 4-8 galtzen izan ziren, baina bederatzina berdindu eta buelta eman zioten.
Bigarren partidan, Laxoa Elkarteko Mikel Sagasetak eta Egoitz Primek 3-13 galdu zuten Baionako Avironeko Frank Montau eta Jean M. Urrutiren kontra.
Lehen fasea osatzeko bi jardunaldi falta dira eta gero kanporaketak hasiko dira. Irirgoienek eta Maiak aukera badute kanporaketetan sartzeko, baina Sagasetak eta Primek ez.
Hurrengo jardunaldia otsailaren 6an
Hain zuzen, hurrengo jardunaldiko partida bat Elizondoko Antxitonean jokatuko dute datorren igandean, otsailak 6.
Igandean, 10:00etan: Laxoa elkarteko Manu Irigoien eta Juan Mari Maia, Baigorriko Zaharrer Segi taldeko Benjamin Hatoig eta Estebe Alfaroren kontra ariko dira
Bertze partida Hiriburun, jokatuko dute, igandean 10:00etan: Hiriburu Ainhara taldeko Xabi Latxague eta Ludovic Lapague, Laxoa Elkarteko Mikel Sagaseta eta Egoitz Primen kontra.