Xabier Madariagak aurkeztutako saioa da Abiapuntua. Aste honetako atalean, hainbat egoera tarteko gizartetik kanpo bizi diren pertsonen errealitatean murgilduko dira sei gazte protagonistak eta horietako bi, Andoni Andueza beratarra eta Maider Uribarri bizkaitarra Mikel Goñirekin bilduko dira. 2018an espetxeratu zuten Goñi, eraso eta estortsioa leporatuta, eta hau da geroztik egin dioten lehenbiziko elkarrizketa.