Odola emateko unitate ibiltaria Elizondon egonen da aste honetan

Asteazkenetik ortziralera ADONA Nafarroako Odol Emaileen Elkartearen unitate ibiltaria Elizondora hurbilduko da: asteazkenean eta ortzegunean 17:00etatik 20:30era eta ortziralean 09:30etik 13:00etara.

Odola emateko nahitaezkoa izanen da hitzordua hartzea, eta hori ADONAren webgunean edo 848 42 05 73ra deituta egin behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun