'Haurren egoera ulertuz, helduaren lekua argituz' solasaldia antolatu du Baztan Ikastolak otsailaren 3an

Alvaro Beñaran pedagogo eta psikomotrizista izanen da hizlari

Sei eta hamabi urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako solasaldia antolatu du Baztan Ikastolak. Otsailaren 3an 17:00etan Arizkunenean izanen da solasaldia, Alvaro Beñaran pedagogo eta psikomotrizistaren eskutik. Interesa dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, 948 452 448 telefonora deituz edo idazkaritza@baztangoikastola.com helbidera idatziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun