Laxoa Elkarteak antolatutako Nafarroako 22. Paxaka txapelketako azken bi partidak jokatuko dituzte ilbeltzaren 22an, larunbat arratsaldean Iruritako Aranabia pilotalekuan. Lehenik hirugarren posturako lehia jokatuko dute eta ondotik, final nagusia. Jaialdia iragartzeko bideo labur bat ere egin du Laxoa Elkarteak.
Finala eta hirugarren posturako lehia larunbat arratsaldean Iruritako Aranabian
Larunbatean 16:30ean hirugarren postua jokuan izanen dute Manu Irigoien (Erratzu), Mikel Sagaseta (Irurita) eta Kaiet Itoitzek (Erratzu); Xabier Barberena (Irurita), Egoitz Prim (Irurita) eta Aritz Alundaren (Arraioz) kontra.
Ondotik, 17:30ean, final handia jokatuko dute Oskar Urrutia (Irurita), Iker Bereau (Oiz) eta Juan Mari Maia (Elizondo) hirukoteak Gorka Urtasun (Irurita), Ugutz Zelaieta (Oiz) eta Jabi Apeztegia (Doneztebe) hirukotearen kontra.