Baztan Hobetzen Baztango Herriguneak berroneratzeko planak diagnostiko tailerrak eginen ditu hurrengo asteburuetan lau kuarteletan. Herritarren iritziak biltzea izanen dute helburu, eta herrigune historikoak hobetzeko proposamenak egiten ahalko dituzte bertaratzen direnak.
Lau saio eginen dituzte:
- Baztangoiza: Urtarrilaren 28an, 18:30etik 20:30era Arizkungo Medikuaren Etxean
- Erberea: Urtarrilaren 29an, 11:00etatik 13:00etara Iruritako Gizarte Bilgunean
- Basaburua: Otsailaren 4an, 18:30etik 20:30era Almandozko Batzartegian
- Elizondoa: Otsailaren 5ean, 11:00etatik 13:00etara Elizondoko Arizkunenea Kultur etxean
Hiri Jarduketarako Plan Bereziaren bigarren fasea da hau, «azterketa teknikoaren eta parte-hartzearen emaitzak biltzen dituen diagnostikoa egin ondoren, parte hartzeko lau tailer eginen dira, HJPBren aurreproiektuan proposatutakoari herritarren planteamendu alternatiboak eransteko».