Arizkunen Lamiarrita eta Ordoki artean
Azkenotan, presa ttikiak eta adar-pilaketak zeuden han-hemenka, errekako urari bidea trabatzen ziotenak eta, berriki, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa aritu da inguru hori garbitzen.
Zati hau garbitzen 21.847 euroko inbertsioa egin dute. Adar eroriak eta sastrakak kendu, erortzeko arriskua zuten arbolak bota eta errekaren bidean denborarekin eginak ziren tapoiak garbitu dituzte. Gisa horretara, errekaren ibilgua hustu eta sekzio hidrauliko handiagoa eman diote, betiere, Baztan errekak uholde kasuetan gainezka egiteko arriskua murrizteko helburuarekin.
Amaiurtik Ordoki aldeko zatian ere
Zati hau garbitzen 21.470 euroko inbertsioa egin dute.
Erratzun Araneko errekan bi zati garbitu dituzte
Zati hau garbitzen 23.302 euroko inbertsioa egin dute.