Astelehenean hasiko da (H)ilbeltza Arizkunen

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 20a, 19:00

(H)ilbeltzako kideak aurtengo kartelarekin.

Iaz egitaraua urte osora zabaldu ondotik, berriz ere ohiko formatura itzuliko da aurten (H)ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Astea. Astelehenean abiatuko da, eta igandera bitartean egitarau oparoa antolatu dute antolatzaileek. 

  • Ilbeltzak 24, astelehena
    Iazko (H)ilbeltza bekaren irabazlearekin, Koldo Bigurirekin solasaldia izanen dute. Bigurik Massimo Carlotto idazlearen Arrivedderci amore, ciao nobela itzuli du euskarara Agur, maitea, ikusi arte izenburupean. Solasaldia 19:30ean abiatuko da Arizkungo Medikuaren Etxean.

  • Ilbeltzak 26, asteazkena:
    Euskal gaizkileak podcastaren inguruko solasaldia izango dute Beñat Hach Embarek podcastaren zuzendariarekin. 19:00etan, Anizko elkartean.

  • Ilbeltzak 28, ortziralea:
    Marga Andurain abenturaren gurpilean solasaldia eginen dute Ainize Madariaga kazetariarekin. 19:00etan hasiko da Elizondoko Arizkunenean.

  • Ilbeltzak 29, larunbata:
    Egun osoko egitaraua izanen dute larunbaterako. Goizean  Elizondoko Arizkunenean bilduko dira Hondar Ahoak (H)ilbeltzan mahai-inguruan. Hondar Ahoak telesailaren egile Marian Fernandez eta Koldo Almandoz izango dira solaskideak. Ondotik, arratsaldean,  Itxaro Bordaren Euri zitalari esker liburuaren aurkezpena izango dute Ane Gartziaren gidaritzapean. 
  • Ilbeltzak 30, igandea:
    Aste beltza bukatzeko bi zita izanen dituzte igandean. 11:00etan Iruritako plazatik hasita itzuli beltza eginen dute herrian barna lubakietako oroiminak oroitzeko. Arratsaldean, berriz, Elizondoko Arizkunenean Frankestein agurgarria, Gutun musikatuak Victor Frankensteini errezitaldia izango da Ana Galarraga eta Pettiren eskutik. 19:00etan hasiko da emanaldia.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun