Bertso bazkaria eginen dute Izpegin larunbatean Baigorriko eta Baztango gazteek

Alazne Untxalo eta Mizel Mateo izanen dira kantari

Urtarrilaren 22an gazteen arteko elkargune bihurtuko da Izpegiko mendatea. Baztango Gazte Asanbladak eta Basaizea Kultur Batasunak antolatua, bertso-bazkaria eginen dute Bereko Bentan. Alazne Untxalo eta Mizel Mateorekin bertsoz eta kantuz ibiltzeko aukera izanen dute gazteek. Txartelak 30 eurotan daude salgai eta izena emateko +33 645 599 406 telefonora idatziz edo Basaizearen edo Baztango Gaztetxeko instagram bidez eman daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun