Ikusi hemen Elizondoko San Anton Eguneko zozketaren zenbaki sarituak

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 18a, 12:00

Zozketa egiteaz arduratu ziren ikasleak.

Ohiko egitaraurik gabe, baina, San Anton eguneko zozketa egin zuten atzo goizean Balleko Etxean Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxearen alde. Elizondoko eskolako Ainhoa Jubera Cacho, Joanes Jauregi Bajo, Eñaut Auzmendi Fernandez eta Gisell Coimbra Rocha izan ziren zenbakiak ateratzeko arduradunak.  Ondorengoak dira zenbaki saridunak: 

  • Aretzea: 5.975 zenbakia. Uxoa okindegiak edo Xabier Iruretak saldua. 
  • Txerria: 5.472 zenbakia. Iruritako farmaziak edo Xabier Iruretak saldua. 
  • Bi Bildots: 6.223 zenbakia. Erratzuko Altxuko dendan saldua.
  • Urdaiazpiko bat: 3.040 zenbakia. Malkorran saldua. 

Zozketa aitzinetik, goizean txistularien doinuek alaitu zituzten Elizondoko karrikak, eta Aitor Almandoz eta Xabier Silveira bertsolarien saioa ere izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun