Etxeko eta zaintzako langileen lan-baldintzei buruzko informazio saioa eginen dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 18a, 15:00

Otsailaren 5ean, larunbata, 16:00etatik 18:30era izanen da solasaldia Arizkunenean.

Baztango Berdintasun Batzordeak etxeko langileendako eta zaintza lanetan ibiltzen direnendako informazio saioa antolatu du, lan-baldintzei buruz. Arantxa Ordoñez Maria eta Joseba Pagola Lima izanen dira hizlariak, LAB Nafarroa Soziokomunitarioko kideak. Otsailaren 5ean izanen da solasaldia, Arizkunenea kultur etxean 16:00etatik 18:30era, eta hainbat gai landuko dituzte; zer da etxeko langileen erregimen berezia? zein dira etxeko langileen oinarrizko lan-baldintzak? barneko eta kanpoko langileen eta egoera irregularrean dauden langileen baldintzei buruz ere arituko dira, eta kasu zehatzak azalduko dituzte, hainbat egoera aztertzeko.

Interesatuek izena eman beharko dute aldez aurretik bertaratzeko. Horretarako, eskuragarri paratu dute 613 003 634 telefono zenbakia eta berdintasuna@baztan.eus helbide elektronikoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun