Gazte kritikoen taldea antolatu dute Baztanen

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 18a, 09:00

Elizondon bilduko dira otsailetik maiatzera

Baztango Kultur Zerbitzuak eta Liburutegi Publikoak gazte kritikoen taldea antolatu dute Elizondon 14 eta 17 urte bitartekoendako. Otsailetik maiatzera gazteek haien artean elkartu, solastatu eta hausnarketa egiteko aukera izanen dute, komunikabide, musika eta generoaren inguruan, munduan eta etxean pasatzen denari buruz… Taldea debalde izanen da eta parte hartzeko izena eman beharko da urtarrilaren 21a baino lehen, kultura@baztan.eus helbidera idatziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun