Paxaka txapelketako finalerdiak larunbat goizean jokatuko dituzte Iruritan

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 14a, 11:00
Iruritako Aranabia pilotalekuak hartuko ditu paxaka txapelketako finalerdiak larunbat goizean.

Laxoa Elkarteak antolatutako Nafarroako 22. Paxaka txapelketako finalerdiak ilbeltzaren 15ean, larunbat goizean jokatuko dituzte Iruritako Aranabia pilotalekuan. Irabazleek finala ilbeltzaren 23an jokatuko dute leku berean.

Lehen finalerdia larunbatean 10:00etan jokatukp dute. Lehen faseko lehen sailkatuak, partida guztiak irabazi dituzten Oskar Urrutia (Irurita), Iker Bereau (Oiz) eta Juan Mari Maia (Elizondo), alde batetik, Manu Irigoien (Erratzu), Mikel Sagaseta (Irurita) eta Kaiet Itoitzen (Erratzu) kontra ariko dira.

Bigarren finalerdian, lehen fasean bigarren izan diren Gorka Urtasun (Irurita), Ugutz Zelaieta (Oiz) eta Jabi Apeztegia (Doneztebe), berriz, Xabier Barberena (Irurita), Egoitz  Prim (Irurita) eta Aritz Alundaren (Arraioz) kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun