Baztango Kultura Zerbitzuak antolatua, 'Interpretazio jolasa' tailerra emanen du Josune Gorostegi aktoreak otsailaren 1etik martxoaren 29ra. 14-15 urtetik goitikoei zuzendua, astearteetan elkartuko dira 19:00etatik 21:00etara Arizkunenea Kultur etxean
Bertan parte hartzeko, bihar izanen da izena emateko azken eguna, kultura@baztan.eus helbidera idatziz edo 948 581 279 telefonora deituz 07:30etik 15:00ak arte. Matrikula 42 eurokoa izanen da Baztanen erroldatuak daudenendako eta 56 eurokoa erroldatu gabeendako.