Urtero bezala, San Anton eguna ospatuko da Elizondon hilaren 17an, Baztango Udalak eta zahar etxeak antolatua. Txistulariak izanen dira plazan goizean, 11:00etan zopak banatuko dituzte eta 12:00etan bertso saioa izanen da. 13:00etan ohikoa den bezala animalien zozketa eginen dute.