Elizondoko Lanbide Eskolak Ikastetxe Bikainaren ziurtagiria lortu du

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 12a, 17:30

Hezkuntza Departamentuko ordezkarien eskutik hartu zuen saria IƱigo Gorrotxategi ikastetxeko zuzendariak.

Pasa den abenduan Elizondoko Lanbide Eskolak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak emandako kalitatezko aitorpen gorena lortu zuen, hau da, Ikastetxe Bikainaren zigilua.

Aitorpen hori 2021-2022 ikasturtean lortu du lehen aldiz, eta hau zentroa IKKS (Ikastetxeen Kalitatea Kudeatzeko Sistema) 2020 araudiaren irizpideetara moldatu delako izan da.

Ikastetxe Bikainaren zigiluarekin ikastetxeek matrikulazioarekin, garraioaren plangintzarekin, ikaslearen harrerarekin, programazio didaktikoarekin eta pertsonen eta baliabideen kudeaketarekin lotutako prozesuetan, bertzeak bertze, kalitate-estandarrekin borondatez hartutako konpromisoa aitortzen da.

Orain, ikastetxearen helburua «antolaketa eta funtzionamendu honi eustea da eta horrela Ikastetxe Bikaina urte luzez izaten segitzea».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun