'Jostailugilea' ipuin musikatua aurkeztuko du Elizondoko abesbatza ttikiak igandean Iruritan

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 12a, 18:00

Iruritako dantzarien eta Baztango Udalaren laguntzarekin, hitzordu bikoitza antolatu du Elizondoko Koro Ttikik. Igande honetan, ilbeltzaren 16an, izanen da, eta sarrerak aitzinetik erreserbatu beharko dira.

50 bat kantari eta musikari bilduko dira eta bi saio eginen dituzte, biak Iruritako Gizarte Bilgunean. Lehendabizikoa 17:00etan hasiko da eta bigarrena 19:00etan. Sarrerak mugatuak dira eta aitzinetik erreserbatu behar dira 607 82 38 78 telefonoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun