Elizondoko Errege kabalgatako bederatzi saski falta dira banatzeko

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 11a, 18:00

Urtarrilaren 5ean Errege kabalgata egin zuten Elizondon, eta urtero bezala Baztango komertzioen produktu eta zerbitzuez osatutako 20 saski zozketatu zituzten

Antolatzaileek 11 sari banatu dituzte, baina bederatzi falta dira oraindik entregatzeko. Hauek dira oraindik irabazlerik ez dituzten zenbakiak:

  • 1. saskia: 1.092
  • 4. saskia: 9.309
  • 7. saskia: 1.985
  • 11. saskia: 2.639
  • 12. saskia: 3.947
  • 15. saskia: 5.881
  • 17. saskia: 4.120
  • 19. saskia: 3.021
  • 20. saskia: 7.240

Saridunek hilabete bukaerara arte izanen dute saskia biltzeko aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun