Sinopsia
Kantu bila joan eta kantuek harrapatzen dute Jon Basaguren musikaria (Izaki Gardenak, Pasadena…), eta antzera gertatzen zaio Iñigo Astiz idazleari ere (Berria, Lauaxeta Saria, Euskadi Saria…): poemak harrapatzen saiatu eta poemek harrapatzen dute bera. Beren azken disko eta liburuetako abesti eta poemak eskaintzearekin batera, sorkuntzari eta orainaldia harrapatzeari buruzko hainbat gogoeta tartekatuko dituzte emanaldian.