Mahai-jokoen kutxa ibiltaria Iruritan, Arizkunen eta Elbeten ibiliko da ilbeltzean

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 12a, 08:00

Heldu, gazte eta haurrendako jokoak herriz herri ibiliko dira ilbeltzean, Baztango Kultura Zerbitzuaren eskutik eta herrien laguntzekin. Hileko 15ean eta 16an Iruritan izanen da, 22an eta 23an arizkundarren txanda izanen da eta azken asteburuan, 29an eta 30ean, Elbete bisitatuko du. Otsailean ibilbidea segituko du Aniz, Almandoz eta Gartzaindik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun