Etxeko langile eta zaintzaileendako saio informatiboa eginen dute Elizondon otsailaren 5ean

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 11a, 13:00

Baztango Berdintasun Zerbitzuak antolatua eta LAB sindikatuko hizlarien eskutik, etxeko langileen eta zaintza lanetan ibiltzen direnen lan baldintzen inguruko saio informatiboa eginen dute Arizkuneneko hitzaldi aretoan. Otsailaren 5ean 16:00etatik 18:30era izanen da saioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun