Paxaka txapelketako final laurdenak jokatu dituzte Erratzun

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 10a, 17:00

Paxaka txapelketa azken txanpan sartua da. Datorren asteburuko finalerdietako protagonista zein izanen diren erabaki da dagoeneko. Argakia: Ondikol

Datorren asteburuan Iruritan jokatuko diren finalerdietarako hirukoteak erabaki dira.

Laxoa Elkarteak antolatutako Nafarroako 22. Paxaka txapelketako final laurdenak ilbeltzaren 9an, igandean jokatuko dituzte Erratzuko frontoian. Ez da ezustekorik izan eta lehen fasean hirugarren eta laugarren izandako hirukoteak gailendu dira.

Lehenbiziko faseko sailkapenaren arabera, hirugarren postua eskuratu zuten Xabier Barberena, Egoitz Prim eta Aritz Alundak 9-5 irabazi diete seigarren izan ziren Jon Apeztegia, Mikel Telletxea eta Iban Santestebani.

Ondotik, lehen faseko sailkapenean laugarren Manu (Irigoien, Mikel Sagaseta eta Kaiet Itoitz) eta bosgarren (Ioritz(Zelaieta, Laurendi Zelaieta eta Iban Juanena) sailkatutakoak aritu dira elkarren kontra eta lehenbizikoak gailendu dira, 9-6.

Nahiz eta bi partidetako markagailuek bertze gauza bat adierazi, biak hagitz luzeak eta borrokatuak izan dira, lehenbizikoak ordu bat eta berrogei minutu iraun du eta bigarrenak ordu eta erdi.

Finalerdiak datorren asteburuan Iruritan

Honela, heldu den asteburuan jokatuko dituzte txapelketako finalerdiak, baina oraindik ez dago guztiz erabakia eguna eta ordua. Seguruenik larunbatean jokatuko dituzte Iruritako Aranabian.

Lehen faseko lehen sailkatuak, partida guztiak irabazi dituzten Oskar Urrutia, Iker Bereau eta Juan Mari Maia; Manu Irigoien, Mikel Sagaseta eta Kaiet Itoitzen kontra ariko dira lehen finalaurrekoan.

Bigarren finalerdian, lehen fasean bigarren izan diren Gorka Urtasun, Ugutz Zelaieta eta Jabi Apeztegia, berriz, Barberena, Prim eta Alundaren kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun