Kantu herrikoiak interpretatzeko ikastaroa hasiko dute urtarrilean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 11a, 08:00

Urtarrilaren 19tik martxoaren 23ra eginen dute ikastaroa eta izena emateko epea ortziralean akituko da.

'Kantu herrikoiak barnetik II' arituendako ikastaroa antolatu du Baztango Kultura Zerbitzuak, euskal kantu herrikoiak ikasteko eta interpretatzeko, Kalakan taldeko partaide izandako Thierry Biscaryren eskutik. Kantuak ikasteaz gain, hauen testuingurua, abesteko toki eta momentuak eta bertze hainbat ezaugarri aztertuko dituzte.

Urtarrilaren 19tik martxoaren 23ra asteazkenero Arizkunenea Kultur etxean elkartuko dira 18:30etik 20:30era saioak egiteko. Parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 14ra arte izanen dute izena emateko epea. Horretarako, 07:30etik 15:00etara 948 581 279 telefono zenbakira deitu beharko dute edo kultura@baztan.eus helbidera idatzi eta 60 euroko matrikula ordaindu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun