Ederki ospatu dituzte Eguberriak Berroetan

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 10a, 14:00

Urtero bezala ospakizunak ez dira falta izan aurtengo Eguberrietan. 24aren gauan Olentzeroren panpina atera zuten herriko haurrek. Opariak hartu ondotik, urtea ongi akitzeko, Urtezahar egunean, Abartanera joan ziren zenbait herritar. Eguraldi ederra izan zuten lagun. Eta biharamunean, haurrak etxez etxe ibili ziren "Urte berri berri" kantatuz eta urtetxak eskatuz. Orain balkoietako argiak bildu eta betiko bizitzara bueltatzeko tenorea ailegatu da... 

Testua eta argazkiak: Maialen Iantzi

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun