Elizondon ibili ziren atzo arratsaldean Meltxor, Gaspar eta Baltasar

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 6a, 12:00

Hiru Errege Magoen kabalgataz gozatzeko aukera izan zuten atzo arratsaldean Baztango haurrek.

Elizondoko karriketatik barna ibili ziren Erregeak atzo, haien pajeen laguntzarekin eta herriko musikariekin. Gero, plazako kioskotik herritarrak agurtu zituzten eta haurrei ongi portatzeko erran zieten, eta ondotik jaiotza bisitatu zuten. Akitzeko, Baztango komertzioen produktu eta zerbitzuekin osatutako 20 saski zozketatu zituzten. Hona hemen zenbaki sarituak:

  • 1. saskia: 1092
  • 2. saskia: 1829
  • 3. saskia: 4806
  • 4. saskia: 9309
  • 5. saskia: 0328
  • 6. saskia: 4933
  • 7. saskia: 1985
  • 8. saskia: 2896
  • 9. saskia: 8792
  • 10. saskia: 1603
  • 11. saskia: 2639
  • 12. saskia: 3947
  • 13. saskia: 3678
  • 14. saskia: 0848
  • 15. saskia: 5881
  • 16. saskia: 4462
  • 17. saskia: 4120
  • 18. saskia: 4127
  • 19. saskia: 3021
  • 20. saskia: 7240

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun