Paxaka txapelketako final laurdenak jokatuko dituzte igandean Erratzun

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 5a, 17:00

Arratsaldeko bortzetan hasita paxaka txapelketako bi finalerdi jokatuko dituzte igandean.

Lehenengo partidan Barberena, Prim eta Alunda hirukotea eta Apeztegia, Telletxea eta Santesteban hirukotea ariko dira elkarren kontra.

Bigarren partidan, aldiz, Irigoien, Sagaseta eta Itoitz, I. Zelaietaren, L.Zelaietaren eta Juanenaren kontra ariko dira.

Final erdiak eta finala Iruritako frontoian jokatuko dituzte. Urtarrilaren 16an final erdiak, eta 23an finala. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun