Ilbeltzaren 2an, igande arratsaldean jokatu zen hondarreko partidarekin akitu zen Paxaka txapelketako lehen fasea. Azken partidan, X. Barberena-E. Prim - A. Alundak 9-7 irabazi zieten J. Apeztegia - M. Telletxea - I. Santestebani. Partida hau aste bat gibelatu behar izan zen jokalari batzuk konfinatuak edo positibo eman zutelako. Beraz, txapelketa aste bat gibelatu egin da; hortaz final laurdenak ilbeltzaren 9an, datorren igandean jokatuko dituzte Erratzuko frontoian, finalerdiak 16an eta finalak 23an Iruritan.
Final laurdenak ilbeltzaren 9an
Igandeko azken partida irabazita, hirugarren postua eskuratu dute Barberena, Prim eta Alundak eta hortaz, seigarren izan diren Apeztegia, Telletxea eta Santestebanen kontra ariko dira ilbeltzaaren 9an, igandean 17:00etan. Partida honetako irabazleek, lehen fasean bigarren izan diren Urtasun, Zelaieta eta Apeztegiaren kontra ariko dira finalerdietan.
Ondotik, lehen faseko sailkapenean laugarren (Irigoien, Sagaseta eta Itoitz) eta bosgarren (Zelaieta, Zelaieta eta Juanena) sailkatutakoak ariko dira elkarren kontra. Irabazleek, lehen faseko lehen sailkatuak, Urrutia, Bereau eta Maia izanen dituzte esperoan finalerdietan.
Ligako sailkapena
|
JOK.. |
IRA. |
GAL. |
PUN. |
1.O.Urrutia - I.Bereau – J.M.Maia |
5 |
5 |
0 |
14 |
2. G.Urtasun – U.Zelaieta – J.Apeztegia |
5 |
4 |
1 |
11 |
3. X.Barberena – E.Prim – A.Alunda |
5 |
3 |
2 |
8 |
4. M.Irigoien – M.Sagaseta – K.Itoitz |
5 |
2 |
3 |
7 |
5. I.Zelaieta – L.Zelaieta – I.Juanena |
5 |
1 |
4 |
4 |
6. J.Apeztegia – M.Telletxea – I.Santesteban |
5 |
0 |
5 |
1 |