Ostatu turistikoak arautzeko aholkularitza kontratatzeko prozedura hasi du Baztango Udalak

Lizitazioan aurkezteko epea urtarrilaren 24ra arte izanen da irekia.

Baztango turismoaren inguruko azterketak egin ondotik, emaitza hauetan oinarritutako ostatu turistikoen udal arau-multzoa idazteko unea da. Horretarako, enpresa aukeratzeko lizitazioa atera du Baztango Udalak. 18.180,18 euroko prezioa dauka (BEZa kanpo) eta urtarrilaren 24ko 11:00ak arte ematen ahalko da izena. Lizitazioa eta informazio guztia eskuragarri daude navarra.es webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun