Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finalistei erronka bota die Joxean Etxeberriak

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 29a, 11:00

Hamar kanaerdiko moztu eta hamar kilometroz lasterka egitera desafiatu ditu

Joxean Etxeberria aizkolari zigatarrak Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko sei finalistei, hau da, Iker Vicente, Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Aitzol Atutxa, Julen Alberdi eta Jon Irazuri bota die erronka. Hamar kanaerdiko moztu beharko dituzte eta hamar kilometroko lasterraldia egin.

Tolosako zezen plazan eginen litzateke apustua, eta bertako Kantabriko jatetxean izanen da Etxeberria erronka onartzen duenaren zain, urtarrilaren 8an 20:00etatik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun